XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txosten hauek irakurri dira gero: Kultura-hitzak euskaraz eta nomina exonomastica scribendi forma in lingua uasconum (A. Irigoyen) eta Transliterazio taulez (I. Irazabalbeitia).

Oharrak eta galderak E. Gerrikagoitia, A. King eta K. Garaik egin dituzte.

Atsedenaldiaren ondoan Iñaki Irazabalbeitiak eman du Exonomastika (II). Munduko estatu eta hiriburuen izenak eta munduko akzidente geografiko nagusiak izeneko hitzaldia.

Hitzaldiaz jaun hauek egin dituzte galderak eta oharrak: I. Sarasola, L. Fernandez, A. King, P. Charritton, Tx. Peillen, A. Mujika, E. Gerrikagoitia eta X. Kintanak.

3.30tan hasi da arratsaldeko saioa.

Lehendabizi, Xabier Kintanak aurkeztu du bere hitzaldia: Exonomastika (III). Ponte izenak eta Espainia-Frantzietako eskualde-probintzien eta Europako toponimia historikoa.

Tx. Peillen, I. Sarasola, A. Irigoyen eta P. Altunak parte hartu dute eztabaidan.

G. Bilbaok irakurri du bere txostena, Latin jatorriko izen bereziak euskal idazleetan.

A. Irigoyenek egin ditu txosten honetaz ohar batzuk.

5etan mahai ingurua izan da, titulu honekin: Euskara batua eta komunikabideak.

J.M. Satrustegi izan da moderatzailea, eta M. Atxaga, A. Aranburu, P. Petrirena, I. Etxebarria eta J. Aranzabal mahaikideak.

Eztabaidan hauek izan dira ohargileak: J. Zabaleta, J.L. Lizundia, J.M. Txurruka,

Azkenik, zenbait txosten irakurri dira: Hiribarrenen Eskaldunak poemako izen bereziak (A. Boneta); Nafarroako toponimia nagusia. Arazoak (P. Salaberri); Aditz modalen erabilpena dela eta (A. King) eta Izen arrunt bizigabeen toki-denborazko deklinabide kasuak Hegoaldeko parte batean (M. Kaltzakorta; beronek Biltzarrera ezin etorririk, J.M. Elexpuruk irakurri du lana).

Eztabaidan E. Knô*rr, J. Erize, B. Oihartzabal, A. Irigoyen, Tx. Peillen eta A. Kingek hitz egin dute.

Atsedenaldiaren ondoren, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert-en Ama Lur filma (1968) eskaini da.

Aurkezpen hitz batzuk egin ditu lehenik Euskal Filmategiko burua den Martin Ibarbia jaunak.

Urriaren 7an, ostirala

J.M. Satrustegi eta X. Kintana moderatzaileak zirela, 9.30tan hasi da, aurreko egunetan bezala, lehen hitzaldia.

Jose Ignacio Hualderen Ahoskera (1). Azentua eta euskara batua izenekoa zen, Iñaki Gamindek irakurria.